lunes, 28 de abril de 2008

Olabeagako gaztetxea desalojatu eta botatzen ari dira.

Goizeko 10:00ak pasata heldu dira udaltzianak eta ertzainak Olabeagako gaztetxea desalojatzeko asmoz. Langile zein suhiltzaileen laguntzaz teilatuan erresistentzian zeuden gazteak kanporatu dituzte, kanpoan beste 40 bat gazte desalojoa salatzen zeuden bitartean. Gaur 19.30tan manifestazioa abiatuko da Olabeagako ermitatik.

Olabeaga * E.H

Gazte Asanbladaren oharra:
Goizeko 8 terditan desalojatzeko agindua zuten olabeagako gaztetxeko kideek eta ordu horretan bazeuden ia, aurreko bi aginduak jaso dituztenean bezala, gaztetxearen kanpoan zein barruan 20 gazte inguru desalojoa oztopatzeko prest. Ordu horretarako ere prentsa bertan zegoen. Inguruan unoiformatu eta uniformatu gabeko kolore ezberdinetako poliziaren presentzia somatzen zuten arren, lehenengo ordu eta erdi pasa da inolako desalojo keinurik gabe.
Baina bertako gazteek uste zuten bezala, honetan 10:00ak pasata gaztetxea sustzitzera joan dira.
Han agertu dira zipaioen 3 furgoneta, 3 kotxe eta 10 bat munizipaio.
Beraikin batera, ogi puxka batengatik beraien duintasuna saldu duten langile tea suhiltzaileak. Hala ere, ordu eta erdi kostatu zaie gaztetxea guztiz uztea. Goizean goiz, desalojoari aurre egiteko teilatuan montatuta zegoen andamio baten gainean lau gazte jarri dira.

Ekimen honek, eta gazteek barrutik jarritako oztopoak sartzea zaildu egin die. 11 terdiak aldera 4 zipaioa anadamiora igo dira eta gazteak jaitzi dituzte. gaztetxearen barruan identifikatu ostean kanpoan desalojoa salatzen zegoen jendearekin batzea utzi diete. Desalojoa iraundu duen ordu eta erdi horretan hau salatzeko 40 bat gazte kanpoan kontzentratu dira.
Desalojoaren kontrako oihuak, okupazioaren aldekoak, eta erantzutearen beharra azpirratzen zituzten leloak bota dituzte beratn zeuden gazteek.
Desalojoa burutu dutenean honen derriboarekin hasi dira. Ezin dugu ahaztu Bilbon azken asteetan okupazio mugimenduaren aurkako ekintzak areagotu dituela udaletzeak.

Erriberako etxe okupatuaren desalojoa, Zazpi Katuren desalojoaren saiakera, Arangoitiko desalojoa eta orain Olabeagako deslojoa. Gazte asanblada eta gaztetxe ezberdienki isladatu duten okupazioaren aldeko hautuaren kontrako erantzun errepresiboa besterik ez da. Azkunak, gazteriaren arazoak (etxebizitza, zein leku autogestionatuen beharra)konpondu beharrean, gazteriak sortutako proiektuak suntzitzen ditu. Gazteon ametsekin buklatu nahian dabil, baina ez omen daki desalojo baten ostean eta errepresioaren areagotzearen ostean ez garela kikilduko, altxatuko gara eta gure proiektuen defentsan zein beste berrien eraikuntzan tinko jarraituko dugu.

DESALOJORIK EZ ERANTZUNIK GABE !!!

No hay comentarios: